Aurrekoa Hurrengoa
2013ko abenduan, hirugarrena


Aspalditxotik, aita bere buruari eusteko lan haundiarekin dabil.

Himalayan dabiltzan alpinistekin parekatzen det askotan: haiek bezela, nahikoa lan pauso bat emateko. Neke haundia edozein ariketa burutuz gero. Eguneroko lanabesak gobernatzeko, arlote. Eta oxigenoa burura, ez nahi bezainbeste. “Altura” hoietan, ezin beste modu batera izan.

Bere egoeran, ez da zaila etsitzea. Aspaldi etsita egongo zan makina bat. Baina bera ez.

Aspaldi etsi ez zuelako, gozatzea tokatu zaio orain ustekabeko “gaztetze” bat. Bere ilusioa, ilusio ikaragarria, Diputazioak utzitako Scooterraren gainean! Hor ibiltzen da egunero, Zumarraga-Urretxuko oztopoak sigi-saga saihesten.

Eta beste asko, hemen gabiltz ba. Mendi altuetan baino, arin ibiltzeko moduko haranetan. Osasuntsu, eta indartsu.

Aitaren indar eta ilusioaren laurdena izatetik, hain urruti.



poza


Aurrekoa Hurrengoa