2000. urteko San Ferminak. Lagun batek iruzur egin dit. Bost zurito daramatzagu. Nik osorik edan ditut. Berak, beranduago aitortu dit, xurrutadatxo bat baino ez bakoitzetik.

Txispa-txispa eginda nago. Zein da mundua gaizki dabilela dioen fartsantea? Paradisua munduan dago! Ez hartu bileterik beste inorako!

Sartu gera taberna batean…

Han!! Klaudio Landa!!

Zeinekin dago? Emmm… Neska polit hori ere telebistan ateratzen da ala?

Jun naiz berarengana, animoso animoso, begietara begiratu diot, eta esan diot:

- Apaaaaaaa! Eeee… Klaudiorekin argazki bat aterako didazu?

Baietz. Irripartsu. Kamara utzi diot.

Klaudiok, oso jator, gogo onez onartu dit eskaera.

Jarri gera pronto argazkirako, heldu diot gerritik…

Eta MUAAAAAAAA!!

Gogo biziko muxu bat eman diot.

Estitxu kazetari aparta da, baina oraindik zaildu gabea, erreflejorik gabea. Ez du momentua jaso. Baina bai inmortalizatu gaitu, bestela. Hemen dokumentua:

 

 

Goiko eskubikoa, alegia. Collagea, arte puxketa bat, nere begi mozkortiak ezkutatze aldera. Ez dira oso eredugarriak.

_______

 

Aurten badaukat asmoa San Ferminetara juteko. Estitxuk eta Klaudiok egingo al dituzte ETBko kronikak?

Hala bada, batek daki, taberna batean aurkituko ditut, eta esan beharrik ez dago zeini eskatuko diodan argazkia ateratzeko, zeinen ondoan jarrita.

Baiezkoa jasotzen badet… Helduko diot gerritik eta…

XXXXXXXXX!!!!

_

 

Estitxu:

Agindu bezela, oporrak eman behar dizkizut nere blogean, zu aipatzearen poderioan indarra hartzen ari dan nere lilura honek kalte larriak eragin baino lehen.

Kontent bizi.

Patxitraperon, hor goian eskubian, kortxearen atzean, abestitxo bat zuretzako...

Opari.

_______

 

Itzuli Patxitraperora