Baina, ez zaizue iruditzen eskola dela, hain zuzen, aho guztiek aldarrikatzen eta eskatzen dituzten balioak lantzen dituen erakunde bakarra? (..) Ematen du gizarte osoa kezkatzen dela balioen gaiarekin, baina oso bakarrik sentitzen gara maisu-maistrak ahalegin horretan.
Heziketa denen ahotan. Denen ardura?
Baño denetan harrigarriena, Kanpiñaren izena irakurri genuenean: Ayozar!
Balerdi mendia, Mallozar bezela ezagutzen dela jakinda, kasualitate gehiegi izan zitekeela pentsatu genuen…"
B3C: Ba ote? Egia ote!
Ohituegi gaude kanpora begiratzen. Horretara bultzatzen gaitu oraingo mundu honek. Aldiz, meditazio puntu bat derrigorra da, barnera begiratu, zer gustatzen zaigun, zer ez, zerk egiten digun min aztertu, eta geure buruak onartu eta maitatu.">
Estitxu Fernandez: barne mundua
Sareak katigaturik nauka eta zaldi gogorra bihurtu zait aspaldian. Goizean jaiki eta antsietatez begiratzen ditut twitter, gmail eta readerrak ezer berririk topatuko. () Laneko atseden uneak facebooken tranpan erorita ematen ditut eta lanetik irtetean ohartzen naiz dozenaka direla irakurri gabe ditudan mezuak, konkistatzeko ditutan loturak, erantzuteko dauzkadan enbidoak. Eta gainera, nire bloga berritzeko dudala, berritu nahi dudala. Desintoxikatzen hasteko garaia dut,
27zapata: Sarean katigaturik

Berandu heldu nintzen hondartzara, eguzkia izkutatua zegoen dagoeneko, koloreak bizitasuna hartzen hasi ziren eta ilunabar koloretsu bat kontenplatu nuen.
Zirikatzen: koloretsua

... Orain, ordea, dela erosoagoak bihurtzen ari garelako, dela manifestazioak eraginkortasuna galtzen ari direlako, dela umorea hobetzen ari zaigulako, dela komunikazioaren gizartean bizi garelako, edo dena delakoagatik, gero eta irudimentsuago jokatzen hasi gara aldarrikapen eta komunikazio kontuetan, zorionez.
Iñigo Fernandez Ostolaza: Txikigintzarako marketina